Indesitek Prime gama berria atera du merkatura. Gama horrek instalazio askeko etxetresna elektrikoen linea berritzailea bat hartzen du bere baitan (garbigailuak, lehorgailu-garbigailuak, ontzi garbigailuak eta hozkailuak), diseinua, funtzionaltasuna eta prestazio handiak batera eskaintzen dituena.
Prime gama Giugiario diseinatzaile italiarrak sortu du, eta bere ekarpen teknologiko nagusia Smart funtzioa da. Funtzio hori, funtsean, tresnen portaera erabiltzailearen premia operatiboetara egokitzen dituzten sentsoreak sartzea da. PRIME garbigailuak gai dira kargaren pisua jakiteko eta garbiketako parametroak optimizatzeko. Horri esker, erabilitako uraren %60 eta denboraren %50era arte aurreztu daiteke. Izan ere, A+ etiketak ezartzen dituen estandarrak baino %10 energia gutxiago kontsumitzen dute.
Ontzi garbigailuetan, SMART funtzioak ontzien garbiketa ezin hobea izango dela bermatzen du ahalik eta energia gutxien erabilita. Izan ere, sentsore bat daukate zikinkeri maila detektatzen duena eta, horren arabera, uraren presioa, tenperatura eta zikloaren iraupena erregulatzen ditu. Energia kontsumoaren arabera A hirukoitzeko klasekoak dira, eta gainera Spedd+ modua daukate. Modu horrekin zikloak %30 gutxiago iraun dezake, funtzioa aplikatu nahi izanez gero. Prime hozkailuak, berriz, tresna barruan gertatzen diren tenperatura aldaketetara egokitzen dira automatikoki, beti erabiltzaileari tenperatura aldaketen berri emanda.
Balorazioa: Urte honetan bertan, maiatzean, kargaren tamaina detektatu eta bere baliabideak egokitzen dituen Whirpoolen garbigailu berritzailearen berri izan genuen. Orain Indesiten txanda da, eta honek berrikuntza hori ontzi garbigailuan ere aplikatu du.