Plastinka, S. A. matrizeria eta injekzio arloan 1.974an jaiotzen den enpresa dugu.
17 langile ditu eta 2 solairutan banatzen diren 2.300 m2 tan dago sekzio produktiboa: Matrizeria eta Plastiko Injekzioa. 5 urtetan sektoreko merkatuan finkatzen da puntako enpresa bezala. 1.987. urtean 2 solairutan banatuko den 1.155 m2 tako handitzea egiten da. 1.997. urtean 500 m2 ko bigarren handitze bat egin zen non, espazio produktibo, lehengaien biltegia eta bukatutako produktuaren artean banatu ziren. 1.999. urtean oraindik garrantzitsuagoa den handitze bat eman zen 2.250 m2 takoa.
Gaur egun 70 langile ditu eta 3 txandatako errelebotan banatzen dira fabrikazioan.
Bezero nazional nahiz europarrekin lan egiten dute eta proiektu berriak garatzen ari dira gaur egungo merkatuan dauden bezero garrantzitsuenekin.
Plastinkak, plastikozko piezak fabrikatzearen inguruko fase desberdinetan sortu daitezkeen edozein arazotan parte har dezake:
- Diseinuaren kontrola eta beharrezkoa den moldearen erainkuntza fabrikaziorako.
- Plastikozko piezak lantzen dituzte beharrezko dituzten aldaketekin homologazioa lortu arte.
- Injekzio era desberdinekin serieak fabrikatu.
- Behar dituzten artikuluetan akabera estetikoak: serigrafia, tanpografia, termoinpresioa, soldadura, pintura, etb.
- Guztia ezinbestekoa den merkatuaren beharraren arabera, prezio, kalitate eta zerbitzuaren aldetik.