Orkli Ordizian (Gipuzkoa) dago eta hiru negozio unitateetan antolatzen da: Segurtasun termoelektrikako osagaiak, elektrogailuen sektorerako eta etxeko konforterako ura eta berogailua berotzeko osagaiak, ur bero sanitarioa eta zoru erradiatzailea.
Ingurumenarekin eta energia berriztagarriekin daukaten konpromezua kontutan izanda, orain sartu berri dute eguzki sistemarako osagaiak. Beraien eskaintza zabala mundu osora hedatzen da. Txinan eta Brasilen produkzioko instalazioak dituzte eta 5 kontinenteetan zehar beraien delegazio propioak eta agenteak dauzkate baita ere.
Mondragon Taldeko Osagaien dibisioan dago. Talde enpresarial honek bere aktibitatea finantza arloan, industrian, banaketan eta zerbitzuan banatzen da. Zentro teknologiko batzuk dauzka eta unibertsitateko eremuan presentzia haundia dauka baita ere.